KONTUAK ARGI
Gaztelanek entitate arduratsu eta gardena izan nahi du, eta bere jarduerari buruzko informazio ekonomikoa jartzen du agerian.
Hasieratik beretik pentsatu izan dugu gizarte-bazterketa, pobrezia eta gure xede den jendearen egoera gizarte guztiaren ardura direla. Horregatik, gure diru-sarreren zati bat diru publikoetatik eta pribatuetatik datoz. Ekonomia solidarioaren aldeko gure apustuak bultzaturik, finantzaketa iraunkorra eduki nahi izan dugu, eta autonomia ere bai, gure jardueretatik eta zerbitzuetatik heldu diren diru-sarrerak sortuz.
Argibideetarako, ikusi azken txostena.
Kontuak ikuskaritzaren txostena - 2014