Ezpeleta
Konteena zenean, Cabo de Armería tituloarekin agertzen
zen Erregetzaren nomina ofizialean.Jauretxea 1457an
agertu zen lehenbiziz aipaturik, Juan II.ak Mosen Bernart
de Ezpeletari eman zionean.
1548an Miguel de Ezpeleta jaunak
Cabo de Armería-ren eskubideak lortu zituen, eta horien
artean korteetan egoteko deia izatekoa. León de
Ezpeletak, haren oinordeak, urtean 30.000 maravedi-ko
errenta saria eskuratu zuen 1568. urtean. 1596an bere
semeari, Miguel de Ezpeletari, pasatu zitzazion, 1616an
Ignacio Antonio de Ezpeleta-ri eta 1660an Leon de
Ezpeleta y Goñi-ri.
1686en haren oinordea zen Miguel de
Ezpeletak jauretxea Errege-liburuetan Cabo de Armeria
titulopean agertzeko eskatu zuen. |