|
Hasieran Beire San Martin de Unx herriko jendeak sortzen du. Baina
1212garren urtean, Navas de Tolosako Batailan auzo
honetako boluntarioek ibilitako adoreari esker
independentzia administratiboa lortu zuen, eta honekin
batera "Villa" tituloa eta zenbait pribilegio ere.
1378. urtean, Carlos II.ak
Castelbón-eko bizkondea zen Roger jaunari eskeini zion
Beire-ren gainean betirako jauntasuna. Carlos III.ak,
ordea, urte batzuk beranduago, 1391. urtean, errentak
Carlos de Beaumont alferizi esleitu zizkion. 1457.
urtean, Juan II.ak Mosen Bernart de Ezpeletari eman zion
Beire eta San Martín jaurerria, jurisdizioa eta
gainerako eskumenak barne. Leonor printzesak (1475.
urtean) sendotu egin zuen emate hau, baina jurisdizioa kendu zion.
Hala eta guztiz ere, Juan III. eta
Katalinak 1510. urtean Koroaren ondasuna handitu zuten
Beire herria sartuz. |