GIZARTERATZEA ETA ENPLEGUA

GIZARTERATZEA ETA ENPLEGUA

javascript:void(0)

Hainbat programa garatzen ditu jendea gizarteratzeko eta laneratzeko, betiere genero-ikuspegia txertatuta eta arreta pertsonarengan pausatuta. Ibilaldiak pertsona bakoitzaren neurrira egiten dira, eta hauxe guztia eskaintzen da: prestakuntza, lan bitartekaritza, akonpainamendua, orientazioa eta/edo praktikak.
Administrazio, udal, partzuergo, gizarte ekintza eta entitateei zuzentzen gatzaizkie. Badugu esperientzia toki, autonomia, estatu eta Europa mailan.

 

AZKEN LANAK:

Oltza Zendeako enplegu baliabidea Enplegu-aukera berriak bilatzea du xede.

Ekintzak eta zerbitzuak garatzen ditu, enplegu bila ari direnen enplegugarritasuna hobetzeko eta inguru hartako enpresentzat.

Berariazko prestakuntza-ekintzak garatzen ditugu, Iruñeko Udalaren gizarteratze eta laneratze prozesuetan ari den jendea prestatzeko Prestakuntzan esku hartzeko programa abiarazi dugu: banakakoa, familiakoa, komunitarioa eta lanbideen artekoa.

Hainbat ekintza daude aurreikusita gizarte-trebetasunak lantzeko, lanbidean gaitzeko, eta orientabidea ere, lan-merkatuan sartzeko. Alaiz Elkartearekin batera ari gara garatzen.

Proiektuaren Lan Orientabiderako Tailerrak (Enpleguarendako Jarduera Esparru Publikoak). EDER Partzuergoa

Enplegua Bilatzeko Teknikak ikasteko eta banakako lan orientabiderako Tailerrak, Nafarroako Erriberako herrietan.

La Caixa Fundazioaren Reincorpora programa

Helburua da banakako ibilbideak egitea jendea laneratzeko, askatasunik ez dutenentzat. Prestakuntza-ekintzekin batera, gizartearen zerbitzuko ekintzak egiten dira. Iruñeko espetxearekin eta Ibaialde BHIrekin elkarlanean egiten da.

 

HARREMANA:
Telefonoa: 948 13 60 20
Posta elektronikoa: gaztelan@gaztelan.org